ZERBITZUAK | WEB DISEINUA DONOSTIA

Web diseinua Donostia

Web orrien diseinua eta garapena Donostian: Pertsonalizaturiko SEO soluzio optimizatuak.

Kaixo! Maider eta Mikel gara, Marmarru Studioren atzean dauden aurpegiak. Marmarru Studio Donostian kokatutako web diseinuko estudio bat da eta sormena, estrategia eta WordPressen garapen teknikoauztartzen ditugu. Gure sormen-estudiotik, SEO-a kontuan hartutako webgune funtzional eta optimizatuak sortzen ditugu. Bezeroak erakartzeko, bilaketa-motorretan nabarmentzeko eta zure markaren nortasuna zehaztasunez islatzeko berariaz pentsatutako webguneak diseinatzen ditugu, betiere proiektu bakoitzari egokitutako estetika zaindua eta koherentea bermatuz.

Gure ibilbidean zehar, atsegin handiz Donostiako negozio askori beren online ikusgarritasuna hobetzen lagundu diegu. Gure esperientziari esker, sektore eta enpresa mota ezberdinekin lan egiteko aukera izan dugu, beren estrategia digitalean jauzi kualitatiboa ematen lagunduz: ostalariak eta hurbileko saltokiekin, enpresa txiki nahiz ertainainekin eta enpresa publiko zein pribatuekin.

Zure markaren balioak transmititzeaz gain, Donostiako publikoarekin benetan konektatuko duen webgune profesional baten bila bazabiltza, leku egokian zaude. Tokiko merkatua ezagutzen dugunez, zure markaren funtsa komunikatzen duten proiektuak garatzen ditugu, bezeroak erakarriz eta Googlen modu organikoan kokatuz. Webgune korporatiboak, online dendak (e-commerce) eta webgune autogestionagarriak sortzen ditugu WordPressen, zure negozioaren helburu espezifikoetara egokitutako irtenbide teknikoa eskainiz.

Zure proiektuari buruz hitz egin nahi diguzu?

Zergatik egin zure Donostiako web diseinua Marmarru Studiorekin?

Zure online presentzia gure lehentasuna da. Marmarru Studion ez dugu webgune bat erakusleiho bisual huts bat bezela ikusten, bezeroak erakartzeko eta zure marka edo nortasuna indartzeko tresna estrategiko bat bezela baizik.

Web diseinu- eta garapen-proiektuak egiten ditugu, Donostian, tokiko enpresei eta hainbat sektoretako markei online ikusgarritasuna handitzen eta bezero gehiago erakartzen lagunduz. Hiriko negozio bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako soluzio bisual eta funtzionalak sortzen ditugu.

Ez dugu irtenbide generikorik eskaintzen. Negozio bat tokiko merkatuan nabarmendu dadin, hiru oinarrizko pilarretan lan egiten dugu:

Gure ikuspegiak aholkularitza estrategikoa, diseinu sortzailea eta WordPress garapena konbinatzen ditu. Ez gara zure helburuak ulertu gabe diseinatzen hasten: zure Donostiako lehiakideak aztertzen ditugu bilatzen ari zaren emaitza batetara iristeko. Gainera, gure diseinuetan arreta berezia jartzen dugu erabiltzailearen esperientzian (UX), nabigazioa errazten eta bihurketa-tasak handitzen dituzten interfaze intuitiboak sortuz. Hori guztia arkitektura optimizatu baten inguruan eraikitzen da: webgune azkarrak, seguruak eta eskalagarriak garatzen ditugu, Google-ren bilaketa emaitzetan sailkapen altua lortzeko prest.

Web diseinu profesional bat hutsetik behar baduzu edota zure webgunea merkatuaren eskaera berrietara egokitzeko berritu nahi baduzu, prozesuko urrats guztietan gidatuko zaitugu zure markak profesionaltasuna islatzen duela eta hirian duen eragina maximizatzen duela ziurtatzeko.

Web diseinu eta garapen zerbitzuak Donostian

Gaur egun, online presentzia eraginkor batek bisitari potentzialak erakartzen eta bilakatzen ditu. Zure negozioak oraindik ez badu Donostian bezeroak erakartzeko eta atxikitzeko webgunerik, orain da web diseinuan pentsatzeko unea.

Marmarru Studion, tokiko negozioentzako web diseinu eta garapenean espezializatuta gaude. Erakargarriak diren, bilakatzen duten eta hazteko prest dauden webguneak garatzen ditugu. Ikuspenik gabeko webgune bat pertsiana botata duen denda bat bezalakoa dela badakigu eta horregatik, hasieratik integratzen ditugu SEO lokalaren estrategiak Donostiko bezero potentzialak lortzeko.

Prozesu argi eta egituratu batekin gidatzen zaitugu: urratsez urrats, teknizismorik gabe, eta gardentasun osoz.

WordPress web diseinu pertsonalizatua

Zure marka-identitatean eta negozio-helburuetan oinarritutako webgune pertsonalizatuak diseinatzen ditugu. Gure Donostiako estudioan, esperientzia digitalak sortzen ditugu, emaitza eraginkorra eta komunikatiboa izan dadin kontakizun bisuala elkarlanean definituz.

Garapen teknikoa eta WPO optimizazioa

Karga-abiadura optimizatuarekin (WPO), kode garbiarekin eta segurtasun sendoarekin egiten dugu lan, errendimendu ona eta erabiltzaile esperientzia arina bermatzeko.

Responsive web diseinua Mobile-First ikuspegiarekin

Proiektu bakoitza gailu ezberdinetan pentsatuz garatzen da. Honela, zure webgunea erabat moldagarria izatea bilatzen da, smartphone, tablet eta ordenagailuetan nabigazio intuitibo eta profesionala eskainiz.

SEO lokala eta posizionamendua Googlen

Zure web orria optimizatzen dugu kalitatezko trafikoa erakartzeko. Indexazio eta Donostiako SEO lokala lantzen da, teknika aurreratuak aplikatuz eta nabigatzaileetan bezeroen bilaketa errazten.

Web mantentzea eta laguntza teknikoa

Mantentze-lan prebentibo eta bidelaguntza planak eskaintzen ditugu: WordPress eguneraketak, eguneroko babeskopiak, segurtasun hobekuntzak eta etengabeko laguntza eskaintzen dugu, zure kezka bakarra zure negozioa kudeatzea izan dadin.

Zure marka-identitatean oinarritutako web diseinu sortzailea

Marmarru Studion txantiloi generikoetatik ihes egiten dugu. Zuzenean zurekin lan egiten dugu, zure webguneak zure proiektuaren benetako balioak isla ditzan, lehiakideengandik bereiziko zaituen eta web diseinu sortzailea eskainiz.

Zure web diseinu estudioa Donostian

Lehen eskutik ezagutzen ditugu Donostiako tokiko merkatuaren eskaerak.

Marmarru Studion uste dugu proiektu bat ulertzeko modurik onena lankidetza sustatzea dela. Hori dela eta, Donostian web diseinu eta garapenean jarduten garenez, gure hiriko enpresa-komunitatearen potentziala ulertzen dugu eta lehen pertsonan ezagutzen dugu tokiko enpresek behar dutena. Izan ere, gero eta lehiakorragoa den ingurune digital batean nabarmentzea ezinbestekoa da.

Ez gara agentzia urrun bat; estudio bat gara. Inplikatzea eta zure taldeko kide sentitzea gustatzen zaigu. Horregatik, beti gaude eskuragarri Donostian aurrez aurreko bilera edota bideo-dei bat antolatzeko, zure beharrak lasai eztabaidatzeko, ideiak trukatzeko eta zure markaren etorkizun digitalaz aritzeko.

Zure hizkuntzan hitz egiten duen eta zure helburuekin konprometituta dagoen talde baten bila bazabiltza, hemen gaude zu entzuteko prest.

Marmarru Studiorengan konfiantza duten enpresak

Zer iritzi dute gure bezeroek Marmarru Studiori buruz?

“Nortasuna duten emaitzak”: bazkide sortzaile eta tekniko bat Donostian edukitzearen balioa.

Guretzat, proiektu bakoitza konfiantzazko harreman baten hasiera da. Gure bezero guztiak helburu komun batek batzen ditu: emaitza jasangarri bat lortzea estetika galdu gabe. Gure estudioan dagoeneko konfiantza dutenen esperientziek zerbitzu pertsonalizatu eta profesionala eskaintzen jarraitzera bultzatzen gaituzte, betiere Donostiako negozio guztien arrakastarekin konprometituta.

Eskerrik asko gugan jarritako konfiantzagatik!

Publicado en Google Google
Juan Arrúe Santos profile picture
Juan Arrúe Santos
Google star 1Google star 2Google star 3Google star 4Google star 5Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.
Profesionalidad y cariño en todo el proceso. Desde el primer momento, Marmarru hace que las cosas sean sencillas a la vez que creativas, y además en confianza. Un lujo trabajar con ellos.
Publicado en Google Google
Caren Camiscia profile picture
Caren Camiscia
Google star 1Google star 2Google star 3Google star 4Google star 5Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.
Llevo varios años trabajando con Marmarru Studio y es un placer contar con Mikel y Maider para el desarrollo de una web. Son muy profesionales, siempre responden con rapidez ante dudas o urgencias y entienden perfectamente las características de cada proyecto. Además, son muy receptivos y siempre crean espacios para trabajar juntos en la búsqueda de las mejores soluciones para comunicar las ideas o iniciativas. Me he sentido muy acompaña en todo momento. ¡Muchas gracias!
Publicado en Google Google
José Pedro Amenábar Sommer profile picture
José Pedro Amenábar Sommer
Google star 1Google star 2Google star 3Google star 4Google star 5Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.
Mikel y Maider son profesionales extraordinarios, con una excelente disposición y un alto nivel de compromiso. Desde la organización donde trabajo tenemos el reto constante de diseñar e implementar diferentes webs de proyecto y, hace algún tiempo, decidimos confiar en Marmarru. La experiencia ha sido muy positiva: cuidan tanto la seguridad del sitio como el diseño y la funcionalidad, y siempre están atentos y disponibles para cualquier necesidad. Sin duda, los recomendaría una y mil veces.
Publicado en Google Google
Roberto Lopez Canas profile picture
Roberto Lopez Canas
Google star 1Google star 2Google star 3Google star 4Google star 5Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.
Ha sido un placer colaborar con Marmarru en el diseño de la nueva identidad corporativa y pagina web de Mas Innovación. Han sido muy profesionales y han hecho fácil un trabajo a veces complejo. Además han tramitado con agilidad las ayudas pertinentes para hacer más viable la inversión. Un placer
Publicado en Google Google
3D Social Movement profile picture
3D Social Movement
Google star 1Google star 2Google star 3Google star 4Google star 5Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.
Como siempre ha sido un pacer trabajar con este equipo ... Super rápidos, profesionales y cercanos. Eskerrik asko!
Publicado en Google Google
Izadi 21 profile picture
Izadi 21
Google star 1Google star 2Google star 3Google star 4Google star 5Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.
Lan bikaina! Izadi 21en web gune berria oso txukun geratu da eta guztiz intuitiboa da bertan barrena edukiak topatzea. Mila esker egindako lanagatik!!!
Publicado en Google Google
Mimintzepe Baserria profile picture
Mimintzepe Baserria
Google star 1Google star 2Google star 3Google star 4Google star 5Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.
Talde profesionala eta hurbilekoa. Gure beharrizan eta nahietara egokitu eta primerako zerbitzua eskaini digute. Eskerrik asko!
Publicado en Google Google
Tamara Zapiain Gartzia profile picture
Tamara Zapiain Gartzia
Google star 1Google star 2Google star 3Google star 4Google star 5Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.
Plazera izan da Marmarrurekin lan egitea. Oso profesionalak izateaz gain, lanerako eta laguntzeko beti prest daude. Mila esker, Maider, proiektuan izan duzun profesionaltasunagatik eta inplikazioagatik.
Publicado en Google Google
UIK profile picture
UIK
Google star 1Google star 2Google star 3Google star 4Google star 5Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.
Marmarru Studioak maketatu berri digu UPV/EHUko Uda Ikastaroetan ikastaro parte-hartzaileak sustatzeko argitaratu dugun gida. Euskaraz zein gazteleraz ondu dute lana eta gida digitala zein paperezko bertsioa maketatu dizkigute. Profesionaltasun handia erakutsi dute prozesu osoan zehar eta emaitzarekin oso pozik geratu gara. Mila esker, Marmarru!
Publicado en Google Google
Ane Abarrategi Zaitegi profile picture
Ane Abarrategi Zaitegi
Google star 1Google star 2Google star 3Google star 4Google star 5Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.
Maiderrekin lan egitea plazer bat izan da. Gure beharrak segiduan ulertu ditu, gure denbora eta lan prozesuetara primeran egokitu da eta lanaren emaitza oso txukua eta polita izan da.

FAQ – Donostiako web diseinu zerbitzuari buruzko galderak

Lehenik eta behin, zu entzuten zaitugu. Zurekin biltzen gara, birtualki edo Donostian aurrez aurre, zure negozio-helburuak ezagutzeko. Eduki-hierarkia, funtzionalitate teknikoak eta estrategia bisuala definitzen ditugu.

Ez kezkatu guztiz ziur ez bazaude: Marmarru Studion hasierako egituratik azken abiarazteraino aholkatuko dizugu.

Aurrekontua proiektu bakoitzaren konplexutasunaren eta behar espezifikoen arabera egiten dugu. Ez dugu soluzio generikoetan sinesten eta hortaz, zure helburuak aztertu ondoren proposamen pertsonalizatua emango dizugu.

Kit Digital programaren diru-laguntza bat baduzu, zure inbertsioa nabarmen murriztu dezakezu. Digitalizazio-eragile akreditatu gisa, zure webgunearen garapena diru-laguntza honekin kudeatu dezakegu, zure Donostiako negozioa inbertsio minimoarekin digitalizatzen lagunduz.

Bai, prozesu tekniko osoa kudeatzen dugu. Zure markarentzako domeinu aproposa aukeratzen eta erosten aholkatuko dizugu, eta zure proiektuaren behar espezifikoetara egokitzen den errendimendu handiko hostinga konfiguratuko dugu. Hosting on bat izatea ezinbestekoa da zure webgunea azkarra, segurua eta eskalagarria izan dadin Donostian.

Epea proiektuaren araberakoa izan ohi da, baina webgune-korporatibo estandar batek normalean bi hilabete behar izaten ditu. Fasetan lan egiten dugu (Estrategia, Diseinua eta Garapena), SEO eta errendimendu teknikoa akatsik gabeak direla ziurtatuz argitaratu aurretik.

Noski. Marmarrun diseinatzen ditugun web guztiak Donostiako tokiko SEO oinarri batean eraikitzen dira. Arkitektura, orrialdeen karga-abiadura (WPO) eta indexazioa optimizatzen ditugu Googlek nor zaren eta zure bezeroei zer zerbitzu eskaintzen dizkiezun uler dezan.

Bai, egia esan zerbitzu hau gomendatzen dugu. WordPress mantentze-planak eskaintzen ditugu, segurtasun-eguneraketak, eguneroko babeskopiak, softwarearen optimizazioa eta etengabeko laguntza teknikoa barne hartzen dituztenak, hala nola. Lan hauek zure webgunea beti azkar, seguru eta funtzionala mantentzen laguntzen dute.

Noski! Eduki kudeaketa sistema intuitibo batekin lan egiten dugu (WordPress), oinarrizko aldaketak egin ahal izateko. Hala ere, geroago egiturazko aldaketak edota hobekuntza teknikoak behar badituzu, hauek zure beharren araberako aurrekontu bidez egin ditzakegu baita ere.

Ezagutu nahi gaituzu?

Zure proiekturako ideia bat duzu? Aurrekontu bat behar duzu buruan duzun hori gauzatzeko? Goazen lanera!

Berabera Pasealekua, 88, 20009 Donostia, Gipuzkoa
kaixo@marmarru.eus
611 187 611

This contact form is deactivated because you refused to accept Google reCaptcha service which is necessary to validate any messages sent by the form.
Branding, Webgune eta
Komunikazioan espezializatutako
diseinu estudio berritzailea
Branding, Webgune eta Komunikazioan espezializatutako diseinu estudio berritzailea
Branding, Webgune eta Komunikazioan espezializatutako diseinu estudio berritzailea

© Marmarru Studio, 2025. All rights reserved

© Marmarru Studio, 2025. All rights reserved

Pribatasun Politika   |   Cookie Politika   |   Lege Oharra

© Marmarru Studio, 2025. All rights reserved