DISEINUA
Marmarru Studion jakin badakigu diseinuaren munduan konposizioa dela mezuak transmititzeko, emozioak sortzeko eta ikuslearen arreta gidatzeko tresnarik indartsuena. Baina, nola funtzionatzen du zehazki?
Simetria: Ordena eta Oreka
Marmarru Studion simetria baliabide baliotsua dela uste dugu. Ardatz nagusi baten bi aldeetako elementuen berdintasunean oinarritzen da, ordena-, oreka- eta harmonia-sentsazioa sortuz. Diseinu simetrikoak branding-proiektuetan eta webgune korporatiboetan formaltasuna, profesionalismoa eta egonkortasuna transmititzeko erabili ohi dira.
Simetria erabiltzeko aholkuak:
Lerrokatze perfektua:
Garrantzitsua da elementuak diseinuen ardatz nagusiaren bi aldeetan ondo lerrokatzen direla ziurtatzea.
Sendotasuna:
Elementu simetrikoetan efektu leun bat sotzeko, forma, tamaina eta kolore bera mantentzea izaten da klabea.
Hierarkia argia:
Simetria elementuak nabarmentzeko eta, horrela, ikuslearen begirada estrategia batekin gidatzeko.
Asimetria: Dinamismoa eta Sormena
Asimetria asko gustatzen zaigun beste ikuspegi bat da. Diseinuan elementuen banaketa desberdina dakar, eta honek dinamismo, energia eta originaltasun kutsua sortzen du. Diseinu asimetrikoak deigarriak dira eta nabarmendu nahi diren proiektuetarako aproposak dira (hala nola, kartel, webgune sortzaile eta iragarki handietarako).
Asimetria erabiltzeko aholkuak:
Ikusmen-oreka:
Elementuak berdinak ez diren arren, ikusmen-pisuari eta kantitateari esker lortzen da oreka, betiere ikuspegi bereizgarria jarraituz.
Kontraste estrategikoa:
Tamaina, kolore eta forma ezberdinak erabiltzean datza, kontrastea sortzeko eta diseinuen arreta erakartzeko.
Foku-puntua:
Foku-puntu argi baten inguruan diseinatzea baliagarria izango da begiradak nahi bezala gidatzeko.
Bi ikuspegiekin jolasean
Askotan, benetako magia diseinu berdinean simetria eta asimetria elementuak konbinatzen direnean gertatzen da. Konbinazio honek oreka intrigantea eta mugimendu zentzu kontrolatua sortzen ditu. Adibidez, sarritan antolaketa simetriko bat erabiltzen da oinarri gisa, eta gero elementu asimetrikoak sartzen dira dinamismoa eta originaltasuna gehitzeko.
Marmarru Studion simetriaren eta asimetriaren artean murgiltzen gara, transmititu nahi ditugun mezuen eta gure diseinuetan gogora ekarri nahi ditugun sentsazioen arabera bata edo bestea aukeratuz. Bi ikuspegiak tresna baliotsuak dira, garrantzitsuena ausartzea, esperimentatzea, jolastea eta konposizio berriak topatzea da.
Diseinu erakargarri eta orekatua bilatzen baduzu edota arauak hautsi eta diseinu ausart eta dinamiko baten bila bazabiltza, jarri Marmarru Studio-rekin harremanetan!
KAIXO!
marmarru.studiorekin
harremanetan jarri.
marmarru.studiorekin
harremanetan jarri.
Branding, Webgune eta
Komunikazioan espezializatutako
diseinu estudio berritzailea.
Branding, Webgune eta
Komunikazioan espezializatutako
diseinu estudio berritzailea.
© MARMARRU 2023 All rights reserved | kaixo@marmarru.eus