G2030
G2030 proiektuak 2030 urteko Galdakaoko ikuspegi berri bat eman nahi du, etorkizuna marraztuz eta ikuspegi kolaboratibo nahiz berritzaile batekin parte-hartzea bultzatuz eta sustatuz.
Proiektu honetan, Maraka, Julen Mendoza eta Apitropik-ekin elkarlanean aritu gara, alde grafikoa landuz eta Galdakaoko Udalak saioetan landu dituzten proiektuko bi misioen inguruko dokumentazioa jasotzen eta diseinu nahiz komunikazioa lantzen.
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza izan du.

Mariana Mazzucatok misioen bidez bideratutako berrikuntzan oinarritzen da G2030 proiektua. Kasu honetan, Galdakaoko Udaleko teknikari nahiz politikariekin bi misio ezarri dira erronka moduan (klima-aldaketa eta kultura-aniztasuna) eta herritarrekin batera bi misio hauen baitan, saio parte-hartzaileen laguntzaz, horiekin loturiko eta bideragarriak diren hainbat ideia landu dira.
Hilabeteko lan honetan ateratako 5 ideia hauek, festa batean aurkeztu dira gainontzeko herritarrei eta erakusketa moduan gelditu dira hauek azaltzen dituzten panelak egun batzuez Galdakaon. Marmarru Studion proiektu osoko grafika landu dugu, hasierako iruditik, azken inplementazio eta euskarrietaraino.
Branding, Webgune eta
Komunikazioan espezializatutako
diseinu estudio berritzailea.
Branding, Webgune eta
Komunikazioan espezializatutako
diseinu estudio berritzailea.
© MARMARRU 2023 All rights reserved | kaixo@marmarru.eus